Hodei gehiago izango dira

Erabiltzailearen aurpegia

Goizean giro polita izango da, non zerua nahiko urdin egongo den, nahiz eta, goi-hodei batzuk ikusiko ditugun. Eguerditik aurrera haizeak ipar-mendebaldeko ukitua hartuko du eta horrekin hodeiak ugarituko dira, batez ere, egun amaieran, non zerua nahiko zikin geratuko den. Tenperaturek behera egingo dute, baina hala ere, balio atseginetan ibiliko dira. Maximoak ez dira 24-25⁰C-tatik pasako.

Larunbata (maiatzak 23)
Giro tristea izango dugu. Ipar ukituko haizeak eta fronte ahul batek giro kaxkarra ekarriko digute. Goizean goizetik zerua estalirik egongo da eta hodeiek euri pixka bat ere utziko dute. Euria orokorrean euri txiki edo euri-langar modura botako du, une batzuetan bizi xamar botako duelarik. Arratsalde erditik aurrera atertu eta ostartetxo batzuk ere zabalduko dira. Tenperaturek nabarmen behera egingo dute eta maximoak eguneko erdiko orduetan ez dira 20-21⁰C-tatik pasako.


Igandea (maiatzak 24)
Giroak argitzera egingo du. Zeruan goi-hodei batzuk agertu arren giro argiarekin esnatuko da eguna. Zeru argiak jarraipena izango du arratsaldearen erdirarte. Orduan bero-hodei batzuk garatuko dira eta azken orduetan ezin da baztertu ekaitzen bat sartzea mendebaldetik eta hegoaldetik. Hala ere probabilitate txikia denez, badirudi egunaren gehienean ateri eutsiko diola. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperaturak errekuperatu egingo dira, maximoak 22-24⁰C-tan errendituz.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!