Giro eguzkitsuak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia

Egun osoz zerua erabat urdin mantenduko da, nahiz eta, lehen orduetan hodeixkaren bat edo beste azal litekeen. Haizeak aldakor joko du eta tenperaturak altuak izaten jarraituko dute, maximoek 27-29⁰C-tan joko dutelarik goia.

Ostirala (maiatzak 22)

Hodei gehiago izango dira. Goizean giro polita izango da, non zerua nahiko urdin egongo den. Eguerditik aurrera haizeak ipar-mendebaldeko ukitua hartuko du eta horrekin hodeiak ugarituko dira, batez ere, egun amaieran, non zerua nahiko zikin geratuko den. Tenperaturek behera egingo dute eta maximoak ez dira 24-25⁰C-tatik pasako.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!