Giro eguzkitsu eta egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia

Goizean eta azken orduetan behe-hodei batzuk ikusiko ditugun arren, gainontzeko orduetan giro eguzkitsua nagusituko da.

Haizeak goizean aldakor joko du, eguerditik aurrera ipar-ukitua hartuz eta tenperaturek koska bat gora egingo dute, maximoak 22-23⁰C-tan errendituz.

Asteazkena (maiatzak 20)

Giro nahiko beroa. Egun osoan zerua ia erabat garbi egongo da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoek koska polita gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 26-27⁰C-tan joko dutelarik goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!