Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia

Egun osoz hodeitza handia izango dugu eta euri kontuek ere gure artean jarraituko dute. Goizean apenas bustiko du eta nahiko ateri eutsiko dio.

Arratsaldean bero-hodeiak garatzen joango dira eta iluntze-gau alderako puntualki ekaitzen bat edo beste izango da. Haizeak iparraldetik joko du eta termometroak jaitsi eta ez dira 14-15⁰C-tatik pasako.

Ostirala (maiatzak 15)

Giro triste eta bustia. Egun osoz zerua estalirik mantenduko zaigu eta euri kontuak izango ditugu. Goizean euri zaparrada batzuk izango ditugu, tarteka mardul xamarrak. Arratsaldeko lehen ordutik iluntzerarte lasaialditxo bat izango da eta ez du euririk egingo. Eguna amaitzerako ordea, berriz ere euri zaparrada batzuk izango ditugu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak oso freskoak izango dira, maximoak 13-14⁰C-tan errendituz.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!