Giro nahiko lasaia

Erabiltzailearen aurpegia

Goizean hodeitza handia agertuko da, baina apenas egingo duen euririk. Eguerdian eta arratsaldearen erdialdera arte hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina izango dira.

Iluntze aldera bero-hodei batzuk garatuko dira, baina ez du ekaitzetarako joera nabarmenik izango. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoak 15-17⁰C-tan errendituko dira.


Asteazkena (maiatzak 13)
Giro iluna. Zerua oso hodeitsu egongo da egun osoz eta euria ere izango dugu. Euria gehienbat goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte izango da. Gainera puntualki zaparrada mardulak botako ditu. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera atertzen hasi eta egun amaierarako giro lasaia geratuko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak ez dira 15-17⁰C-tatik pasako.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!