Giro eguzkitsua eta epela

Erabiltzailearen aurpegia

Goizeko agertuko diren erdi eta goi-mailako hodeiak desegin ostean, arratsalde partean zeru ia erabat urdina izango dugu.

Haizeak norabide aldakorra izango du eta tenperatura maximoak asko igoko dira, goia 17-19⁰C bitartean joaz.

Asteazkena (martxoak 11)

Giro are epelagoa. Termometroek beste koska polita egingo dute gora eta udaberri sasoiko tenperaturak izango ditugu, maximoek 20-22⁰C bitartean joko dutelarik goia. Zeruan azken orduetan izan ezik, apenas ikusiko dugun hodeirik eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!