Giroa lasaitzen joango da

Erabiltzailearen aurpegia

Goizean oraindik euri zaparrada batzuk izango ditugu, orokorrean ahulak. Arratsaldean pixkanaka atertzen hasiko da eta egun amaierarako ateri geratuko da.

Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuz eta termometroak 13-15⁰C bitartean geratuko dira.

Osteguna (martxoak 5)

Giro euritsu eta kaxkarra. Beste fronte batek eta ipar-mendebaldeko haizeak euri-giroa eta tenperaturen beherakada ekarriko dituzte. Euria gogotik botako du, batez ere, goizean, nahiz eta, arratsaldean ere bustiko duen. Tenperaturak eztira 9-11⁰C-tik pasako eta elur-maila 1000 metrotan izango da arratsaldean.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!