Giroak okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia

Fronte hotz ahul batek eta ipar-haizeak hodeitza handia eta tenperaturen beherakada nabarmen bat ekarriko dizkigute.

Tenperatura maximoak goizean emango dira, 12-14⁰C-tan joaz goia eta egunean zehar hozten joango da. Euri pixka bat ere izango dugu, batez ere, eguneko erdiko orduetan, baina gutxi botako du eta zaparrada ahul modura.

Asteazkena (otsailak 5)

Eguraldiak hobera egingo du. Goizean hodeigune batzuk izanagatik, eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira eta giro argia izango dugu arratsalde partean. Haizeak hego-ekialdetik joko du, baina tenperaturak beste koska bat behera egingo dute, eguneko erdiko orduetan 9-11⁰C bitartean joaz goia. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!