Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia

Egunsentian eta goiz erdirarte giro iluna izango dugu. Orduan euri zaparradaxkaren bat edo beste izango da.

Eguerdi eta arratsaldeko lehen orduetan giro lasaia izango da eta ostartetxoren bat edo beste irekiko da. Arratsalde erditik aurrea ordea, hegotik berriz ere hodeiak ugaritu eta euri zaparrada batzuk etorriko dira. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du, goizean zakar gainera, eta tenperatura maximoak 10-12⁰C bitartean kokatuko dira.

Asteazkena (urtarrilak 29)

Giro iluna baina epelagoa. Zerua ilun agertuko da egun osoan eta tarteka euri pixka bat izango dugu. Euria gehienbat goizean izango dugu, non orduan zaparrada mardulagoren bat edo beste izango den. Eguneko erdiko orduetan eta iluntzerarte giroa lasaiagoa izango da. Egun amaieran berriz ere euri pixka bat sartuko zaigu mendebaldetik. Haizeak hego-ukitua izango du, tarteka zakar joz eta tenperatura maximoak igo egingo dira, 12-14⁰C-tan joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!