Giro tristearekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia

Berriz ere egun osoan zerua ia erabat estalirik agertuko da eta euria ere izango dugu. Euria gehienbat egunaren amaieran, iluntze aldera izango dugu, non orduan zaparrada mardulagoren bat edo beste izango den.

Gainontzeko orduetan, nahiz eta, tarteka euri pixka bat izan, askoz gutxiago botako du. Tenperaturak igo eta maximoak 8-10 ⁰C bitartean kokatuko dira.

Osteguna (urtarrilak 23)

Giroak argitzera egingo du. Goizean oraindik hodeigune asko izango dugu eta zerua ilun xamar agertuko da. Eguerditik aurrera ostarteak geroz eta ugariagoak izango dira eta arratsaldean giro nahiko argia izango dugu. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperaturek koska pare bat gora egingo dute, maximoek 10-12 ⁰C-tan joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!