Oso giro epela izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia

Hego-haizeak berriz ere indarra hartuko du eta horrekin tenperatura maximoak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 17-19C bitartean joaz goia.

Zeruan, orduek aurrera egin ahala, hodeiak ugaritzen joango dira, egun amaierarako zerua erabat estalirik utziz. Hala ere ez da euririk espero, azken-azken orduak arte.

Ostirala (urtarrilak 17)

Negu-ukituko giroa. Goizaldean sartuko den fronte batek hodeitza handia eta euri zaparradak utziko dizkigu. Zaparradak mardulak eta nahiko etengabeak izango dira goizean. Arratsaldean aldiz, zaparradak ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, maximoak 8-10 C bitartean errendituz. Elur-mailak behera egin eta egunean zehar 900-1000 metrotik gora botatzen duena elurretan izango da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!