Antzeko giroa berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia

Nahiz eta, zerua ia erabat estalirik mantenduko den egun osoan, erdi eta goi-mailako hodeiez, hauek ez dute euririk utziko eta beste egun batez giro ateri eta lasaia izango da.

Haizeak goizean zakar joko du, arratsaldean zertxobait ahulduz eta termometroak antzeko balioetan kokatuko dira, berriz ere 13-15C bitartean joaz goia.

Osteguna (urtarrilak 16)

Oso giro epela izango dugu. Hego-haizeak berriz ere indarra hartuko du eta horrekin tenperatura maximoak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 17-19C bitartean joaz goia. Zeruan, orduek aurrera egin ahala, hodeiak ugaritzen joango dira, egun amaierarako zerua erabat estalirik utziz. Hala ere ez da euririk espero, azken-azken orduak arte.



Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!