Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia

Egunean zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusi arren, giro lasai eta argiarekin emango dugu eguna.

Haizeak hori bai, indarra hartuko du eta arratsaldean bolada zakarrak izango ditu, batez ere, haizeguneetan. Termometroak zertxobait igo eta 13-15C bitartean joko dute goia.

Asteazkena (urtarrilak 15)

Antzeko giroa berriz ere. Nahiz eta, zerua ia erabat estalirik mantenduko den egun osoan, erdi eta goi-mailako hodeiez, hauek ez dute euririk utziko eta beste egun batez giro ateri eta lasaia izango da. Haizeak goizean zakar joko du, arratsaldean zertxobait ahulduz eta termometroak antzeko balioetan kokatuko dira, berriz ere 13-15C bitartean joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!