Giro triste eta motela

Erabiltzailearen aurpegia

Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek euri pixka bat utziko digute. Euri gehien, batez ere, goizean egingo du.

Arratsaldean gutxi botako du eta eguna amaitzerako atertuko du. Haizeak goizean ipar/ipar-mendebaldetik joko du, egun amaieran hegoaldetik finkatuz. Tenperaturak nabarmen jaitsi eta maximoak ez dira 9-11C-tatik pasako. Elur-maila 1.000-1.100 metrotan kokatuko da.

Larunbata (urtarrilak 11)

Giro eguzkitsua bueltan izango dugu. Goizaldean hodei-hondar batzuk izango ditugu, baina eguerdirako zerua urdin geratuko da eta egun osoz hala mantenduko da. Haizeak aldakor joko du, tarteka ekialde/hego-ekialdeko ukitu batekin eta tenperaturek zertxobait gora egingo dute, maximoek 10-12⁰C-tan joaz goia.

Igandea (urtarrilak 12)

Berriz ere giro eguzkitsua. Goizaldean behe-laino pixka bat agertuko da baina eguzkiak berehala xurgatu eta giro urdina nagusituko da. Azken orduetan goi-hodeiak ugarituko zaizkigu, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak berriz ere aldakor joko du eta tenperaturek beste koskatxo bat gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 12-14⁰C bitartean joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!