Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia

Ipar-ekialdeko haizeak eta erdi-mailako geruzetako aire hotzak, lurrazalean tenperatura hotzak izatea ekarriko dute. Eguneko erdiko orduetan 6-7 ⁰C-tan joko dute goia termometroek.

Zeruan goizean hodei asko agertuko da, tantaxkaren bat botatzea baztertu gabe, elur moduan 800 metrotik gora izanik. Eguerditik aurrera zeruan ostarteak irekiko dira eta giroa argiagoa izango da.

Asteazkena (abenduak 4)

Giro lasaia izango dugu. Haizea aldakortu egingo zaigu, eguna amaitzerako iparraldetik finkatuz eta horrekin termometroek koska polita egingo dute gora, eguneko erdiko orduetan 11-13 ⁰C-tan joaz goia. Zerua ere argiago agertuko zaigu, batez ere, arratsalde erdirarte, non ostarte politak izango diren. Eguna amaitzerako berriz ere hodeiek zerua estaliko dute, baina bestelako ondoriorik gabe.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!