Elurraren ateetan

Erabiltzailearen aurpegia

Giro euritsuarekin hasiko dugu eguna baina orduek aurrera egin ahala eguraldia pixka bat lasaitu egingo zaigu. 

Egunaren lehen zatian litro dezente pilatuko zaizkigu, baina ostarteak iritsiko dira arratsaldean. Tenperaturak gehienez jota 13-14 gradutara iritsiko dira. 

Biharkoan, negu ukitua hartuko du eguraldiak. Fronte bat sartuko zaigu eta goietara oso aire hotza iritsiko da. Euritarako joera nabarmena hartuko du egun guztian zehar eguraldiak. Tenperaturak asko jaitsiko dira, 10 gradutatik ezin pasaz. Elurraren mailak ere behera egingo du, 1.000 metroren bueltara jaitsiz puntu batzuetan. 

Etzi, eguraldi kaxkarrarekin jarraituko dugu. Tenperaturek behera egingo dute, eta elurra 700-800 metrotara jaitsiko da. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!