Giro ez atsegina

Erabiltzailearen aurpegia

Giro ez atsegin eta euritsua izango dugu gaurkoan. Mendebal ipar mendebaldeko haizea nagusituko zaigu eta horrekin egun osoan zehar euritarako joera izango dugu. 

Euri zaparradak mardulak izango dira eta goietan aire hotza sartuko denez tenperaturak behera egingo dute, hotz puntu bateko balioekin, 12-13 gradutan errendituz. 

Biharkoan oraindik ere euritan jarraituko du. Egunaren bigarren zatian pixka bat lasaitzen hasiko zaigu. Hego mendebaldeko ukituarekin ateri guneak etorriko dira iluntze partean ostarteak irekiz. Tenperaturak antzeko balioetan mugituko zaizkigu, gehienez 14 gradutara iritsiz. 

Etzi berriro okerrera egingo du eguraldiak. Fronte bat sartuko zaigu euritarako joera nabarmenarekin, litro dezente pilatuz. Tenperaturak hotzak izango dira eta Aralarreko tontorrik altuenetan lehendabiziko elurrak ikusiko ditugu, 1.200-1.300 metrotik gora. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!