Eguraldi nahasia ondorengo egunetan

Erabiltzailearen aurpegia

Giro nahasia izango dugu gaurkoan. Hego haizea ibiliko zaigu baina goietan sartuko den aire hotzarekin ezegonkortasuna areagotu egingo zaigu. Arratsaldean euri zaparradak ugaritu egingo zaizkigu, ekaitz kutsukoak gainera. 

Tenperaturak nahiko epelak izango dira, 20 graduren ingurukoak maximoak. 

Asteburuan, giro nahasiarekin jarraituko dugu. Larunbat goizean oraindik ere giro nahiko lasaia izango dugu, hodei eta ostarteekin eta euri pixka batekin. Eguerditik aurrera ezegonkortasuna handitu egingo da eta iluntzean fronte baten etorrerarekin euri dezente botako du. Haizeak zakar joko du eta tenperatura maximoak 16-18 gradutan ibiliko dira. 

Igandean, goizean zaparrada mardulak botako ditu etengabe, litro dezente utziz. Ondoren, atertzen hasiko da eta egunaren amaieran ostarteren bat zabalduko da. Haizeak mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura maximoek behera egingo dute, 15 gradutan errendituz. 

Astelehenean, oraindik ere giro nahasiarekin jarraituko dugu, mendebaldeko haizearekin. Goiz partean lasaiago ibiliko da baina arratsaldean zaparradak itzuliko dira. Tenperaturak antzeko balioetan edo zertxobait gorago ibiliko dira, haizeak indar pixka bat galduko duelako. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!