Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia

Goiz partean hego haizea ibiliko zaigu eta horrekin giro nahiko lasaia izango da, baina eguerdi arratsaldeko lehen ordutik aurrera haizeak ipar ukitua hartuko du eta giroa nahastu egingo zaigu. Euri gutxi botako du, halere. 

Tenperaturek atzokoaren antzean jarraituko dute, 20-22 gradutara iritsiz. 

Biharkoan giro motelarekin jarraituko dugu. Goiz partean hego mendebaldeko haizea ibiliko da baina goiz erdirako ipar mendebaldeko haizea finkatuko zaigu eta hodeiak ugariak izango dira, euri langarra utziz. Ateri ordu gutxi mantenduko da eguraldia baina litro gutxi pilatuko zaizkigu. Tenperaturek behera egingo dute gehienez 20 gradutara iritsiz.  

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!