Uda ukituko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia

Eguraldi eguzkitsua bueltan izango dugu gaurkoan. Hego haizea sartuko zaigu hego mendebaldeko ukitu batekin, eta horrekin eta erdi mailako geruzetan aire epelagoa sartuko denez tenperaturek gora egingo dute atzokoarekin alderatuz, 20-22 gradutara iritsiz. 

Asteburuari dagokionez, berriz, antzeko joerarekin jarraituko dute. Larunbatean bero puntu bat izango du eguraldiak, hego haizeak indarra hartuko du eta tenperaturek beste koxka bat egingo dute gora, 23-25 gradutara iritsiz. Udazken edo uda ukituko eguraldia izango dugu. 

Igandean, antzeko joerarekin jarraituko dugu. Berriz ere hego haizea nagusituko da, nahiz eta tenperaturek zertxobait behera egingo duten, 21-23 graduren inguruan errendituz. Zerua, berriz, aurreko egunetan baino zikinxeago agertuko zaigu, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. 

Datorren astearen hasiera ere antzeko joerarekin jarraituko dugu. Hego hego mendebaldeko haizea, tenperaturak ere antzeko balioetan, 21-23 gradutan, eta giro oso atsegina; eguzkitsua. Astearen amaiera arte horrela iraungo du. Astearen amaieran ipar haizea bueltatuko da eta hozteko joera hartuko du; euria ere bueltan izango dugula dirudi. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!