Nabarmen egingo du hobera

Erabiltzailearen aurpegia

Eguraldiak nabarmen egingo du gaurkoan hobera. Goiz partean oraindik ere hodei dezente izango da eta euri pixka bat ere egingo du, baina orokorrean gutxi botako du. 

Eguerdirako erabat ateri geratuko da eta arratsalderako ostarte batzuk zabalduko zaizkigu. Eguna amaierarako zeruan hodei gutxi geratuko denez giro lasaiagoa eta politagoa izango dugu egunaren bigarren zatian. Haizeak hego ukitu bat izango du baina horrek ez du esan nahi tenperaturek gora egingo dutenik, goietan aire hotz xamarra egingo duelako, eta tenperaturei 15 gradutatik pasatzea kosta egingo zaie. 

Biharkoan, berriz, eguraldi polita izango dugu. Tenperaturek gora egingo dute, gainera, igoera handi xamarra izango da, 22-24 gradutara iritsiz. Udazken sasoiko tenperatura epelak izango ditugu, beraz. Zeruan aitzakia gutxi izango da eta eguraldi eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!