Hobera egiteko joerarekin

Erabiltzailearen aurpegia

Eguraldi euritsuarekin jarraituko dugu gaurkoan ere. Egun osoan zehar zaparradak izango ditugu. Eguerdi partean lasaialditxo bat izango duen arren, gero mendebaldeko haizearekin zaparradek indarra hartuko dute, litro dezente pilatuz. Tenperatura, berriz, 15 graduren inguruan ibiliko dira maximoak. 

Biharkoan, pixkanaka hobera egingo du. Eguerditik aurrera nabarmen egingo du hobera; erabat atertuko du eta ostarte batzuk zabaltzen hasiko zaizkigu. Eguna bukatzerako zeruan hodei gutxi ikusiko dira, eta eguraldi lasaia egongo da. Arratsaldea, esan bezala, eguzkitsua izango da. Tenperaturek apenas egingo dute gora, 15 gradutatik pasatzea kosta egingo zaielarik.

Etzi, berriz, hego haizea bueltan izango da eta eguraldi eguzkitsuagoa edukiko dugu. Tenperatura maximoak 22-24 gradutara igoko dira. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!