Eguraldi fresko eta bustia

Erabiltzailearen aurpegia

Ipar mendebaldeko haizea nagusituko da egun guztian zehar eta horrekin itsasotik hodei dezente sartuko zaizkigu, eta hodei hauek batez ere egunaren lehendabiziko zatian eta arratsaldearen hasieran euri dezente utziko dituzte.

Zaparrada mardulak botako ditu eta litro dezente pilatuko zaizkigu egunaren lehendabiziko zatian. Arratsalde erditik aurrera nabarmen atertzeko joera hartuko du eta eguna bukatzerako ateri geratuko da. Tenperaturek koska polita behera egingo dute, atzokoarekin alderatuz, eta eguneko erdiko orduetan 17-19 graduetatik pasatzea kosta egingo zaie.

Biharkoan, berriz, eguraldi eguzkitsua bueltan izango dugu. Goiz partetik hego ukituko haizea izango dugu eta horrekin tenperaturek gora egingo dute, 20-22 gradutara iritsiz. Zeruari dagokionez, berriz, goiz partean argiago agertuko zaigu, badirudi eguerditik aurrera goi hodei gehiago agertuko zaizkigula. Arratsalde erditik aurrera haizeak ipar ukitu bat hartuko du eta hodei baxu batzuk agertuko zaizkigu. Hala ere ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. 

Etzi, eguraldi epela izango dugun arren, egoera nahastu egingo zaigu.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!