Eguraldi iragarpena

Gaurkoa baino hobea asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Eguraldiak zertxobait okerrera egingo du gaurkoan. Goiz partean oraindik giro lasaia izango dugu, nahiko eguraldi argia, baina eguerditik aurrera haizeak ipar mendebaldeko ukitua hartuko du, eta horrekin eta fronte baten iritsierarekin zeruan hodeiak ugarituko zaizkigu eta euri pixka bat izango dugu.

Euri txiki moduan gutxi botako du baina nahikoa izango da eguna trakesteko. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute eta 21-23 gradutan joko dute goia termometroek. 

Asteburuari dagokionez, berriz, nahiko eguraldi polita izango dugu. Larunbatari dagokionez, eguraldiak hobera egingo du goiz partean oraindik ere hodei dezente agertuko da euri langar pixka batekin, egunsentian gehienbat. Goiz erdirako erabat atertuko du eta eguerditik aurrera ostarteak irekitzen hasiko zaizkigu eta arratsalde partean giro lasaia eta eguzkitsua geratuko zaigu. Haizeak ipar ipar ekialdeko ukitua izango du eta eguzki ordu gehixeago izango ditugunez tenperaturek berriz ere gora egingo dute 23-25 gradutara iritsiz.

Igandean, berriz, giro eguzkitsua izango dugu egun guztian zehar. Hodeixkaren bat edo beste agertuko da, batez ere eguneko lehen eta azken orduetan. Erdiko orduetan zerua ia oskarbi egongo da eta oso eguraldi polita izango dugu. Haizeak ipar ekialdeko ukitua izango du, baina azken orduetan hego ukitua hartuko du. Bero puntu batekin, termometroak 25-27 gradutan ibiliko dira eguerdiko orduetan. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!