Eguraldiak okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia

Arratsaldeko lehen orduetan eguraldia trakestu egingo zaigu. Zerua estalirik geratuko zaigu eta euritara joko du, nahiz eta zaparradak ez diren indartsuak izango.

Gaurkoan eguraldia nahasten hasiko zaigu, goiz partean nahiz eta hodei dezente agertu, giroa lasaia izango dugu, hori bai, hodiak nagusituko zaizkigu behe mailakoak eta giro tristea izango dugu. Ateri eutsiko dio. Haizea hego mendebaldekoa izango da baina eguerditik aurrera ipar mendebaldeko ukituarekin euritarako joera izango du. Euri langar moduan litro gutxi pilatuko zaizkigu baina nahikoa izango da giroa trakesteko. Haize aldaketa eta eguzki ordu gutxiagorekin 20-22 gradutan kokatuko dira tenperatura maximoak.

Bihar, berriz, goiz partean giro motelarekin hasiko dugu eguna, ipar mendebaldeko haizearekin zerua estalirik agertuko da. Euri langar moduan oso gutxi botako du litrotan, ondoren, eguerditik aurrera giroa pixkanaka lasaitzen joango da. Atertu egingo du eta arratsalde partean ostarte gehixeago agertuko zaizkigu, nahiz eta ipar haizea ibili. Termometroek 20-22 gradutan markatuko dituzte tenperatura maximoak. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!