Giro lasaiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia

Zerua ez da erabat garbi agertuko egun guztian zehar. Goiz partean hodeixkaren bat edo beste ikusiko dugu, eta gero, arratsaldean bero hodeiren bat edo beste garatuko da, baina ez du ekaitzetarako joerarik izango eta ateri mantenduko da eguraldia. 

Ipar ekialdeko haizea ibiliko zaigu eta horrekin tenperaturak balio atseginetan jarraituko dute. Eguneko erdiko orduetan 24-26 gradu bitartean kokatuko zaizkigu tenperatura maximoak. 

Bihar berriz ego ekialdeko haizeak eguraldia berotu egingo du eta arratsalde partean ezegonkortu eta ekaitzetarako joera hartuko du. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!