Lasaitzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko ira. 18a, 05:58

Giroak lasaitzeko joera hartuko du gaurkoan. Goiz partean, hodei dezente izango dugu, eta nahiz eta aukera txikia den, zaparradaren bat izan dezakegu. Ondoren, hori bai, atertzera egingo du, eta arratsaldean ostarteak zabalduko zaizkigu. Ipar haizearekin tenperaturak beherago kokatuko zaizkigu, eta 24-26 graduraino igoko dira eguneko erdiko orduetan.

Biharkoan, berriz, giro atsegina izango dugu, ipar-ekialdeko haizea izango dugu egun osoan, eta horren ondorioz, giro egonkorra izango dugu. Goizean behe lainoa agertuko da, baina, segituan garbituko du, eta egun osoan giro eguzkitsua izango dugu. Tenpereraturan ez da ia aldaketarik sumatuko, eta maximoak 24-26 graduan kokatuko zaizkigu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!