Eguraldi egonkor eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia

Eguraldi egonkor eta lasaia izango dugu gaurkoan. Goiz partean, oraindik, hodei dezente agertuko dira, baina, euritarako joerarik ez dugu izango.

Arratsalde partean ostarteak zabalagoak izango dira, eta eguzkiaz gozatzeko aukera izango da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, eta tenperaturak gora egingo du koxka bat. 20-22 graduetan joko dute goia termometroek eguneko erdiko orduetan.

Biharkoan, oso eguraldi polita espero da. Eguraldi egonkor eta eguzkitsua izango dugu. Goiz partean behe lainoa agertuko da, baina, segituan altsako du, eta egun osoa zehar giro eguzkitsua mantenduko da. Haizeak ipar-ekialdetik edo ekialdeko ukituarekin joko du eta tenperatura maximoa 23-25 gradura igoko da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!