Giro lasaia euri pixka batekin

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko uzt. 19a, 05:58

Asteburuko eguraldi iragarpena:

Ostirala, uztailak 19

Giro lasaia. Ipar-ekialdeko haizeari esker zerua argiago agertuko zaigu aurreko egunekin alderatuta. Goizean oraindik hodeigune dezente agertuko dira, baina eguerditik aurrera zeruan hodei gutxi ikusiko dugu eta urdina izango da nagusi. Termometroek zertxobait gora egingo dute eta neurriko beroa izango dugu, maximoak 23-25 ºC bitartean errendituz.

Larunbata, uztailak 20

Egunsentian hodei asko ikusiko dugu ipar-haizearekin eta euri pixka bat ere utziko digute hodei hauek. Eguerdi-arratsaldeko lehen orduetan hodeitza saretuagoa izango da eta ostarte politak ikusiko ditugu, non tenperaturak atseginak izango diren eta eguraldi lasaiaz gozatu ahalko den. Tenperatura maximoak 24-26 ºC bitartean kokatuko dira. Arratsalde erditik aurrera zerua hodeitsu geratuko da eta euri pixka bat izango da egun amaieran.

Igandea, uztailak 21

Goizaldean berriz ere hodei asko ikusiko ditugu eta eguerdira arte euri pixka bat utziko digute hodei hauek. Eguerditik aurrera hodeitza arindu eta arratsaldean ostarte batzuk izango ditugunez, giroa lasaiagoa izango da. Haizeak ipar-ukitua izaten jarraituko du eta termometroetan ez da aldaketarik emango, eguneko erdiko orduetan 24-26 ºC bitartean joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!