Tenperaturak koxka bat gora

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurkoan, uda beteko eguraldia. Nahiz eta beste egun batez ipar-haizea ibili, tenperatura maximoek beste koska bat gora egingo dute eta bero egingo du. Eguneko erdiko orduetan termometroek 27-29 gradutan joko dute goia, Tolosaldeko txokorik beroenetan 30-31 gradu harrapatuz. Zeruari dagokionez, goizeko behe-laino puntu bat eta goi-hodeiren bat salbu, giro urdina nagusituko da.

Larunbatean, giroak ezegonkortzera egingo du. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro polita izango dugu, non nahiz eta, zeruan goi-hodeiak nagusituko diren, giro lasaia izango dugun eta tenperatura altuak izango ditugun. Maximoak eguneko erdiko orduetan 28-30 gradu bitartean errendituko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, bero-hodeiak garatzen hasiko dira eta iluntze-gau partean ekaitzen bat edo beste lehertuko da. Ekaitzak ez dira ugariak izango baina txokoren batean gogor jo lezake.

Egonkortzera egingo du eguraldiak Goiza triste xamarra izango da, ipar-mendebaldeko haizeak hodei tapaki handia bultzaraziko baitu eta euri-langar pixkat bat izango dugulako. Eguerditik aurrera ordea azkar batean altxatzen hasi eta arratsalde eguzkitsua izango dugu. Termometroek nabarmen behera egingo dute, eguneko erdiko orduetan 22-24 gradutan joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!