Giro beroarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, giro beroarekin jarraituko dugu baina termometroek dezente egingo dute behera. Egun osoan ipar-osagaiko haizea ibiliko denez tenperatura maximoak balio baxuagoetara etorriko dira, nahiz eta, oraindik ere bero egiten jarraituko duen. Maximoak eguneko erdiko orduetan 30-32 ºC bitartean kokatuko dira. Zeruan, goizean eta azken orduetan behe-hodei dezente agertuko da, baina eguneko erdiko orduetan eguzkia eta zeru nahiko urdina izango dira nagusi.

 

Bihar, antzeko giroa izango dugu. Berriz ere egun osoz ipar-haizea ibiliko da eta horrekin termometroak koskatxo bat beherago kokatuko dira, eguneko erdiko orduetan 28-30 ºC bitartean joaz goia. Zeruan goiz partean behe-hodei dezente agertuko da, eguneko erdiko orduetan giro eguzkitsua izango da, baina eguna amaitzerako zerua estali egingo da. Hala ere, apenas izango den euririk.

Igandean, beste koskatxo bat behera termometroek. Ipar-haizearen eraginez tenperatura maximoak 27-29 ºC bitartean kokatuko zaizkigu. Zeruan aldiz berriz ere goizean goiz behe-hodei dezente agertuko da. Ondoren, eguneko erdiko orduetan, goi-hodei batzuk salbu, giro eguzkitsua izango da. Arratsaldea aurrera joan ahala, berriz ere behe hodeiak ugarituko dira eta bero-hodei batzuk ere garatuko dira, azken orduetan ekaitzen leher litekeenik baztertu gabe.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!