Giro fresko eta tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko mai. 24a, 05:57

Giro fresko eta tristea izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko zaigu, eta ondorioz zerua estalita izango dugu. 14-16 graduko maximoak izango ditugu, eta euria egingo du, batez ere goizean.

Asteburuan antzeko joera izango dugu. Larunbatean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da berriro, eta zerua estalita izango dugu. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, eta euria egingo du, batez ere goizean eta eguneko erdiko orduetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!