Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira, nahiz eta, tarteka ostarte batzuk ikusiko ditugun. Hodei hauek euria utziko digute. Goizean euria maizago botako du, baina zaparrada ahulak izango dira. Arratsaldean aldiz, zaparradak tartekatuagoak baina indartsuagoak izango dira, ekaitzen bat baztertu gabe. Haizeak goizean hego/hego-mendebaldetik joko du eta arratsaldean ipar ukitua hartuko du. Termometroak balio epeletan mugituko dira, maximoak 20-22 ºC bitartean errendituz.

Larunbatean, giro triste eta freskoagoa. Ipar-haizearen eraginpean izango gara egun osoan eta horrekin batetik, hodeiak nagusituko dira zeruan eta bestetik, termometroek beherakada nabarmen xamarra izango dute, non maximoak 15-17 ºC-tan joko duten goia. Hodei hauek euri pixka bat utziko digute, batez ere, goizean. Arratsaldean oso euri gutxi botako du, baina hala ere, iluntze-gau alderarte ez du erabat atertuko.

Igandean, giroak egonkortu eta hobetzera egingo du nabarmen. Goizean oraindik hodei multzo batzuk izango ditugu zeruan. Eguerditik aurrera ordea ekialdeko haizearen eta eguzkiaren laguntzaz zerua urdin geratuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Eguzki ordu gehiago izango ditugunez termometroek gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 17-19 ºC bitartean joaz goia, Tolosaldeako txokorik beroenetan 20 ºC-ak harrapatzea baztertu gabe.

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!