Negu beteko giroa bueltan

Erabiltzailearen aurpegia

Goietan eta erdi-mailako geruzetan sartuko den aire hotzak eta ipar-mendebaldeko haize zakarrak tenperaturen beherakada nabarmena ekarriko dute. Zeruan hodei ugari ikusiko dugu eta euria izango dugu protagonista. Hego-mendebaldeko haizearekin egunsentian eta goiz erdira arte giro nahiko lasaia izango dugu. Aldiz, arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egitean, euri zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira. Goizean 1.000-1.100 metroan egingo du elurra, baina eguna bukatzerako 600 metrora jaitsiko da eta ekaitz guneetan baliteke beherago ere egitea.

Larunbata (otsailak 2)

Negu bete beteko giroa. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak eta erdi eta goi-mailako geruzetako aire oso hotzak tenperatura benetan hotzak ekarriko dituzte, non eguneko erdiko orduetan 5-6 gradutik ez diren pasako, ordu askotan hortik behera kokatuz. Euri zaparrada mardulak izango ditugu egun osoan zehar eta tarteka gainera ekaitzak joko du, zaparrada gogorrak eta kazkabarra utziz. Elur mailak behera egingo du. Goizean 500-600 metrotan agertuko da baina eguerditik aurrera 400 metroan kokatuko da, tarteka eta batez ere, ekaitz guneetan beherago egitea baztertu gabe.

 

Igandea (otsailak 3)

Negu gorriko giroarekin jarraituko dugu, baina eguna bukatzerako giroa lasaituko da. Beste egun batez ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperatura hotzak izango ditugu, eguneko erdiko orduetan nekez gaindituz 5-6 graduak. Euri zaparrada mardulekin jarraituko dugu egunaren lehen zatian, eta elur modura izango dira 400 metrotik gora, baina tarteka 300 metroan agertzea baztertu gabe. Eguerditik aurrera euri zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, gau partean ia erabat ateri geratuz eta ostartetxoren bat edo beste irekiz. Arratsaldean elur mailak 500-600 metrora egingo du gora.

 

Oharra: Bidali eguraldiari lotutako argazki edo bideoa internet@ataria.eus helbidera. Eguraldi iragarpenari lotuta ataria.eus-en argitaratzeko izango litzateke. Izena edo komentarioren bat gehitzeko aukera ere libre da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!