Tenperatura epelak eta euri zaparrada batzuk

Erabiltzailearen aurpegia

Hego-mendebaldeko haizea, tenperatura epelak eta euri zaparrada batzuk izango ditugu, batez ere, egunsentian eta arratsalde erditik aurrera.

Bihar negu beteko eguraldia bueltan izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizearekin tenperatura hotzagoak izango ditugu, eta euri zaparrada ugariagoak. Eguna bukatzerako elur maila 500-600 metroan kokatuko da. Asteburuan ere negu beteko giroa izango dugu.

Oharra: Bidali eguraldiari lotutako argazki bat internet@ataria.eus helbidera. Eguraldi iragarpenari lotuta ataria.eus-en argitaratzeko izango litzateke.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!