OLERKIA

Hashtag-ak

Erabiltzailearen aurpegia Igor Estankona 2021ko urt. 22a, 16:28
Cochin China. John Thomson, 1867. CC BY 4.0

Diskurtso artikulatua daukate sano

menperatzaileek.

Atera ziren Aljeriatik

atera ziren moduan atera ziren

Indotxinatik

 

eta oraindik ere ere eurak

libertéaren kintesentzia.

 

Elebitan jarri dituzte

Donostia / San Sebastián

Saint-Pée-sur-Nivelle Senpere:

 

denok ulertzen dugu, azken finean,

erdara.

 

Eta Trayvon Martin hil zutenean

#BlackLivesMatter

jarri zuten zuriek,

 

eurak hasi ziren orduan

beltzen izenean hitz egiten.

 

Eta gizonek ere

hitzaldi feministetan

hitza hartzen dute

denen gainetik jartzeko.

 

Arazo bera da, mozorrotua.

 

Alegia, setari ez diotela berez-berez utziko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!