Esperantza

Erabiltzailearen aurpegia Igone Saldias 2015ko eka. 7a, 09:00

Duela aste batzuk Esperanza Marte ezagutzeko aukera izan nuen. Hemeretzi urterekin Dominikar Errepublikako Santo Domingo hiria utzi eta 350 biztanleko Las Calabazas herrira iritsi eta goitik behera aldatu zuen emakumea.

Herrira heldu bezain pronto ezkondu egin zen, baina ez zituen bere senarraren abizenak hartu (han ohikoa den moduan), berak gurasoenak mantendu zituen. Garai hartan herria oso egoera larrian aurkitu zuen. Nekazari herria zen eta beraien bizi baldintzak txarrak, batez ere emakumeenak. Hori ikusita emakumeen elkarte bat sortu zuen, herriaren egoera hobetzeko asmoz eta noski emakumeenak. Bere iritziz, hango gizonak ez dira seme alaben heziketaz arduratzen eta hori ondo egiteko emakumeek beraien independentzia ekonomikoa behar zuten.

Elkartea sortzearekin batera, hainbat proiektu aurrera eraman dituzte: Ekoturismoa, nekazarien egoera hobetzea, emakumeena, biogasa, hidroelektrikoa… eta Ekoturismotik eskuratzen duten dirua emakumeen izenean geratzen da eta beraiek gestionatzen dute horren erabilera.

Oso momentu gogorrak bizitu zituen hasieran, gizonak kontra zituen eta baita emakume batzuk ere. Gaur egun hori hobetu da eta izugarria da herrixka horretan lortu duten guztia eta lortzeko bidean daudena.

Niri bere etxean hartu eta alaba bezala zaindu ninduen. Orain 64 urte ditu eta borrokan jarraituko duela esan zidan hil arte, beti baitago zer borrokatua, bai norberarengatik, bai besteengatik. Zorionez, nahiz eta horrela ohituta egon, dena ez dago politikoen esku eta bera bezalaxe milaka aldaketez borroka genezake. Bere izenak ondo dioen moduan, inoiz ez omen da galdu behar esperantza. Ez dezagun ba guk ere galdu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!