BEGIRADA GRAFIKOA

Analema

Erabiltzailearen aurpegia

Inoiz pentsatu, non egongo den eguzkia eguneko ordu zehatz batean? Eta urte oso batean non egongo den? Ba hona, ibilibide hori harrapatzeko lehen saiakera bat (gehiago izango dira). 

Horrelako argazki bat lortzeko hainbat arlo erabili dira: astronomia, argazkilaritza analogikoa, estenopeika, solarigrafia eta robotika.

Honi aipamena egiten dion plazatxo bat badago Tolosan, hain zuzen Eskolapioetako lorategian (Trianguloa plazaren atzealdean, ibaiaren ondoan).

Analema def.:

Astronomian, analema (grezierazko «eguzki-erloju baten idulkia»), eguzkiak zeruan duen posizioa deskribatzen duen kurba da, urteko egun guztietan, eguneko ordu berean eta behaketa toki beretik ikusten bada. Analemak kurba bat osatzen du, gutxi gorabehera zortzi (8) edo lemniscata formakoa.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!