Gazte talde horiek

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Azurmendi 2021ko ots. 27a, 19:58
Espainiako Polizia manifestarien atzetik, Iruñeko Alde Zaharrean. HAMAIKA TB

Gutxi gorabehera banekien urte garai honetan zela bizpahiru lagun elkartu ginenekoa eskualdeko euskararen egoerarekin kezkatuta. Gogoratzen dut nola hasi ginen hizketan Rakutik Orbelara doan tramotxo horretan, larunbat gau batez. 

Bost urte beranduago ia denak Galtzaundi Euskara Taldearen bueltan gabiltza indarrak gogoz uzten. Nahigabe bezala etorri zitzaidan beste oroipena ere. Antzeko ordu eta lekuan sortu zen asmoa Albizturko historian (niretzat) mugarri izan zen Glaukomaren kontzerturako eta horren aitzakian sortu zen The Romanes talde izar-uxo gogoangarrirako. Horiek guztiak lagunartean eta informalki sortuta ere, ezin da ukatu euren garrantzia. Beno, The Romanesenarekin pasa egin naiz igual… Beno, igual du.

Esan nahi nuena zera da: lagunarte horiek berebiziko balioa dutela preziatzen den gizarte batentzat. Auskalo historiara pasa diren zenbat ekimen jaio ziren gazte-kuadrillen arratsalde aspertuetatik! Orduan, nik eskaera bat egin nahi nuke, nahiz eta fede gutxi geratu jada, agintean dagoen inori belarriak gorritzen bazaizkio ere: mesedez, uler itzazue «gazte-talde horiek» ea zuen hizkera horrekin hobeto ulertzen duzuen I+G+B unitate gisan, ikerkuntza eta berrikuntza eta garapen sozialerako oinarri-oinarrizko. Beste era batera esanda, balioets itzazue euren potentzialaren arabera, pandemia garaian bereziki. Eta hori ezinezko bazaizue, gutxienez jar itzazue, sektore estrategiko modura, enpresa edo ostalaritza edo ertzain edo gimnasio pribatuen pare.

Lehendik ere etorkizun beltza izan, orain pandemia batek harrapatu eta 'robocop' oilartuak bidaltzen badira erremedio gisa, oso zail egiten da ez sutzea norbera, eta bueltan-bueltan, kaleak. Oso zail egiten den bezala zutabe zuhur neurritsu bat idaztea.

Agian nekeza da. Mila aldetako presioek jota, funanbulista-desorientatu-baina-ezintasuna-onartzeko-urguilu-gehiegizkodunaren rola hartzen badugu batez ere, kosta ahala kosta kokotsa goran. Nik uste merezi duela, dena den. Ze lehendik ere etorkizun beltza izan, orain pandemia batek harrapatu eta robocop oilartuak bidaltzen badira erremedio gisa, oso zail egiten da ez sutzea norbera, eta, bueltan-bueltan, kaleak. Oso zail egiten den bezala zutabe zuhur neurritsu bat idaztea. Hortaz, tira, izan konfiantza pixka bat; gazteen artean ere egongo da zementuzko aurpegia duen berekoi idiotarik, baina apustu egingo nuke proportzioa ez dela LABIrenetik oso urrun egongo, dozenatik bat ustela, eta uste dut esku-hartzeak ere hala behar lukeela bietan, proportzionala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!