Bakarrizketa erromantikoak

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Azurmendi 2020ko urr. 11a, 19:58
Antton Telleria. E. MAIZ

Pasa den hilaren 26an, Leidorren, gauza asko ikusi genituen. Euskararen alde eskualdean egin den lana aitortu eta lorpenak ospatzeko bildu ginen Galtzaundiren ekitaldian. Tartean Antton Telleriaren euskarpenaegon zen, bereziki fina. Euskararen inguruan dagoen rollo erromantikoaren arriskuei buruzko ekarpena: ez dezagun gure burua, eta batez ere ingurukoena, nekatu gastatutako esaldi teatralen kargarekin (oi, putzu sakon eta ilunetik ateratako ur gazi den gure hizkuntza! Zein altxor ederra!). 

Euskara goi-arnasaren agerpen zerutar, honezkero behintzat, ez hartzeko eskatzen zuen, nik uste. Behinola bizarrik egingo ez zuela aldarrikatu zuen agureari ere mozten uzteko, nahiko balu. En plan, lasaiago hartzeko gauza, erromantiko euskaldunaren obsesio bihurtu gabe.

(Oharra. Beharbada hobeto ulertuko da testua, Galtzaundiren webgunean sartu eta larunbateko bideoa ikusten baduzue. Bakarrizketa 34:00n hasten da).

Kasualitateak zer diren, ordea, nik etxean erromantizismoari buruzko liburu pila bat izan! Eta han irakurri erromantizismoa gauza asko dela, guk hainbestetan baztertzen (eta aldi berean praktikatzen) dugun aieneen segida hori bai, baina baita beste zenbait gauza ere. Orduko eskema zaharrekin hautsi nahi izan zuen mugimendua, adibidez. Hor dago Beethoven gaztea, garaian arau zen ileorde zurrunik gabe atera zena agertokira, adatsa libre. Hor hizkuntzarekin jolasean ibiltzen ziren idazleak, hitzekin jolastu eta hitzok berritzen, ziurrenik haiek ere arduri (arduratsu eta urduri, kulpak Telleriari). XIX. mende hasieran psikologorik ez eta beldurrik handienak munstroen ipuin bihurtu zituenik ere bada, «egizue bihotzez barre nitaz!» oihukatuz. Hoffmann izena zuen idazleak, Ernst Theodor Amadeus Hoffmann.

Kontua ez da erromantizismoa salbatu edo ehorztea, popatik (utikan) gerra horiek. Hemen pozgarria zera da: orain ere badagoela jendea adatsa pixka bat libratu eta altxorretik txanpon batzuk gastatzera ateratzen denik, bizardunei bizarretik tiratzen dienik, bakarrizketetan txiste monstruosoak sartzen edo fakultateko paretetan «Gora E.T.A. Hoffmann» idazten duenik.


Kontua ez da erromantizismoa salbatu edo ehorztea, popatik (utikan) gerra horiek. Hemen pozgarria zera da: orain ere badagoela jendea adatsa pixka bat libratu eta altxorretik txanpon batzuk gastatzera ateratzen denik, bizardunei bizarretik tiratzen dienik, bakarrizketetan txiste monstruosoak sartzen edo fakultateko paretetan «Gora E.T.A. Hoffmann» idazten duenik. Euskara egunero-egunero naturaltasun osoz ateratzen den pixaren pare jarriz, bakoitzari ateratzen zaion txorrostadarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!