Sanjoanetatik sanbartolomeetara denboraldiko lehen (H)ari Naizelan

Udan hainbat bertso saio izan dira eta lehen irratsaioan ekainaren 27tik abuztuaren 24ra bitarteko hainbat saiotako bertsoaldi bana entzun dugu.

Zazpigarren denboraldiko lehen irratsaioan ez da gonbidaturik izan, eta hainbat bertsoaldi entzun ditugu. Udan hainbat saio grabatuta, datozen irratsaioetan saioak banaka aletzen joango gara. Bada, lehen irratsaioan saio bakoitzetik bertsoaldi bat aukeratu da, aurrerapen gisa. Hasi ekainaren 27an Tolosan izan zen saioarekin, eta Asteasun, Alegian, Amasa-Villabonan, Altzon, Berastegin eta Adunan izandako saioekin jarraituz, Amezketan abuztuaren 24an izandako saioetako bertsoaldi bana entzun dugu.

Irratsaio amaierako kantua: Mundua ala gu (Hitzak: Amets Arzallus/ Musika: Alboka).

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!