2019ko San Bartolome jaietako bertso saioak ekarri ditugu

Amezketako eta Ibarrako bertso saioetako bertsoaldiekin osatu dugu irratsaioa.

Ibarran, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe aritu ziren kantuan, Iker Aranzegi gai-jartzailearen esanetara; Amezketan, berriz, Jone Uria, Iñigo Gorostarzu, Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin aritu ziren, Imanol Artola "felix"en gaiak abiapuntu zituztela.

Irratsaio amaierako kantua: Euskalerri nerea (Hitzak eta musika: Xabier Lete).

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!