(H)ari naizela

Aiztondoko zirtoak eta KMen aldeko jaialdia

Haritz Mujikakaurkeztutako ikerketa eta Unai Mendizabalek eta Oihana Iguaranek antzeztutako zirtoen bilduma jaso dugu eta baita, hainbat ondorengo bertso saioko zenbait bertsoaldi ere.

Zizurkildik mugitu gabeko irratsaioa eskaini dugu. Aiztondoko Zirtoa ikertuko du (H)arituzek Pello Mari Otaño bekaren baitan eta egingo den ikerketaren aurkezpena izan zen ostiralean. Aurkezpeneko azalpenak eta zirtoen antzezpenak berreskuratu ditugu irratsaioan.
 
Horrez gain, Amaia Agirreren aginduetara, Malaien Lujanbio, Harituz Mujika, Ohiana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallusek egindako bertso saioko hainbat bertsoaldi entzun ditugu.
 
Irratsaio amaierako kantua: "Tolosako neskatxak" (II. Karlistadetako bertso sorta) letra: anonimoa / musika: Joseba Tapia

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!