BERTSOA

Sehaskan lo dagoen ninia bezala

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Mujika 2020ko urr. 9a, 17:00
Oinak manta azpian. I. LUQUE

Doinua: Zure bular politak.

Salako kristalean

mila euri tanta

indarrez lehertzen dira;

bortitz, klinki-klanka.

Kokots parera, tiraz

ekarri dut manta

goxatu zaizkit hotzez

nituen bi hanka.

 

Suak egurra errez

berotu da sala,

bil-bil daukat gorputza

ta uzkur azala;

sehaskan lo dagoen

ninia bezala…

Zaparradak luzaro

jarraitu dezala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!