BERTSOA

Informazio gerratea

Erabiltzailearen aurpegia Unai Mendizabal 'Mendi' 2020ko ira. 18a, 18:58

Doinua: Nehoiz ez da sentitzen.

Inbututik pentsua

ahateen mokora

nork gehio, nork lehenago

sartu gure ahora

informazio gerra hontan

datua da polbora

baina aldea badago

garitikan lastora.

Gibela ez dadin leher

eta irten kanpora

jan aurretik galbahea

pasatu beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!