Tolosako sanjoanetako bertsoaldiak eta Unai Mendizabali elkarrizketa

Herrietako festetan hasi dira bertso saioak antolatzen eta Tolosako sanjoanetako bertso saioa izan da irratsaioaren ardatz.

Unai Mendizabal zizurkildarrarentzat, konfinamendu ostean publikoarekin egindako lehen saioa izan zen eta gustura zen jendearen harrerarekin. Bere bertso mailan erdoila nabaritu duela esan du bertso josteko garaian, baina ideiaz eta fresko antzeman zuela bere burua esan digu.
 
Alaia Martin, Ane Labaka, Sebastian Lizaso eta Unai Mendizabal aritu ziren Iker Iriarteren esanetara eta bertsoaldi gehienak errepasatu ditugu.
 
Irratsaio amaierako kantua: Tolosako neskatxak Hitzak: anonimoa / musika: Joseba Tapia (XIX. mendea).

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!