Hitzolariak clown bertso saioa, Ibarrako sanbartolomeetako saioa eta Lezoko bertsoaldiak

Hiru bertso saiotako bina bertsoaldirekin osatu dugu 170. irratsaioa eta guztietan, eskualdeko bertsolariak izan ditugu protagonista.

Otsailaren 9an, Lezon, Oihana Iguaranek kantatu zuen Miren Artetxe, Uxue Alberdi eta Nerea Elustondorekin. Bertako bi bertsoaldi ekarri ditugu: Uxue Alberdirekin amatasunaz osatutakoa eta Oihanaren bakarkakoa, botere harremanei buruzkoa.
 
Jarraian, Euskararen Eguneko Tolosako ekitaldiko bi une gogoratu ditugu. Hitzolarien ariketa aitzakia hartuta, May Gorostiaga clowna eta Amaia Agirre bertsolariak egindako inprobisazioaren une batzuk entzun ditugu.
 
Azkenik, San Bartolomeetako Ibarrako saioa entzun dugu. Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Unai Mendizabal izan ziren kantuan eta, Beñatek eta Unaik osatutako saioa entzun dugu lehenengo, eta ondoren, Oihanak atzekoei kantari osatutako bertsoaldia.
 
Irratsaio amaierako kantua: Kontxesiri (Letra: Juan Ignazio Iztueta; bertsioa: Imanol Larzabal).

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!