Lientzo zuria

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: Haizea dator, iparraldetik.

Izan zirenez, gara gu eta

Hortatik ezin aldegin

Ama ta aita, ARBASO denak

Ustez guztia hain duin

Jaso duguna gauza bat da ta

Berez zer garen nork jakin?

Izan beharran, irudi hartan

Alferreko_hainbat alegin

Hori sentitu, hori pentsatu

Eta hori IZAN ezin

Urte berria, urte zarraren

Kopia bihur ez dedin

Urte berrian lientzo txuria

Traza nire kolorekin

Garena SENTI, garena PENTSA

Eta garen hori EGIN.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!