Ataria Bertso jaialdirako bi sarrera lortu nahi?

Urtarrilaren 18an izango da Ataria Bertso jaialdia Tolosako Leidor aretoan, eta bi sarrera ditugu '(H)ari naizela' irratsaioko entzuleen artean banatzeko.

Zozketan parte hartzeko entzun saioko gidari den Imanol Artola Felix-ek proposatutako bertsoak eta amaiera eman beharko zaie. Whatsapp audio mezuak 695 76 28 43 zenbakira bidali behar dira eta urtarrilaren 15ean emango da zozketaren beri, '(H)ari naizela' saioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!