(H)ari naizela

Gipuzkoako Txapelketaren aurkezpena eta Tolosa, Alegia eta Asteasuko saioak

Asteartean aurkeztu zen txapelketaren nondik norakoak azaldu dira batetik, eta bestetik, San Juan, San Pedro eta Karmen jaiek emandakoa aletu da, denboraldiko azken irratsaioan.

Txapelketan eskualdeko sei bertsolariek non, noiz eta norekin abesten duten aztertu da lehenik eta behin. Honako estekan duzue informazio gehiago: https://ataria.eus/asteasu/1563353550092-bertsoaren-errota-martxan-jarriko-da-irailaren-14an
 
Ondoren, beti bezala, bertsoaldiak entzun dira. Honako hiru saioetako ale batzuk entzun ditugu:
Tolosa: Miren Amuriza, Haritz Mujika, Jexux Mari Irazu eta Beñat Iguaran. Gai jartzen: Imanol Artola "Felix"
Asteasu: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Haritz Mujika eta Maialen Lujanbio. Gai jartzen: Amaia Agirre
Alegia: Imanol Irazustabarrena, Maialen Lujanbio, Maddalen Arzallus, Eli Pagola eta Andoni Egaña. Gai jartzen: Imanol Artola "Felix"

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!